|
 Jakintzaren gizarte berriak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek aldaketa handia eragin dute pertsonen prestakuntza-beharretan. Eta hori hezkuntza-prozesuan islatu behar da: IKTak hezkuntza iraunkorreko funtsezko tresnak dira ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat.
Alde batetik, hezkuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide digitalak erabat aprobetxatzea eta, bestetik, herritarrak prestatzea dira helburuak. Horretarako, ikastetxeetako prozesu pedagogikoetan eta administratiboetan IKTak txertatzea sustatu behar da, bai eta ekintza guztien koordinazioa eta koherentzia bermatu ere.Dokumentu honek
Ikastetxeen Heldutasun Teknologikoaren eredua zer dan azaltzen du ondorengo dokumentuak , ahalik modu zabalenean, eta hezkuntza-etapen eta ikastetxeen tipologien berezitasun guztiak kontuan hartuta.
Ikus Ikastetxeko Heldutasun Teknologikoa Eredua dokumentua
Landaberri BHIk, 1. mailako ikastetxe eredu izan nahi du. Helburu hori duela lan egiten ari da ikastetxeko hainbat administrazio prozesuen digitalizazioarekin, baliabide eta azpiegiturak hobetzearekin eta ikas-komunitatea osatzen duten pertsonen formazioarekin.
IKTpro azterketak
Irakasleen konpetentzia digitala azterketen bitartez neurtzen da. Azterketak egiteko honako helbidean izena eman behar da:
Izen ematea
Ondorengo dokumentuan izena emateko prozedura azaltzen da.
IKT pro izenemateko prozedura.pdf |